Pribatutasun politika eta Kondizioak
Euskadiko Kirol Portuak.Euskadiko Kirol Portuak, interneteko www.ekpsa.eus web atariaren bitartez, herritarrentzat interes orokorreko informazioa ematen du garatzen eta erabiltzen dituen eskumenen esparruan honako arlo hauetan: administrazio-emakidak eta -baimenak eman, aldatu eta suntsiaraztea; zaintza eta ikuskapena; atxikitako portuko azpiegiturak administratzea eta portuko zerbitzuak ematea; tributuak eta gainerako ondare-prestazio publikoak kudeatu, likidatu, bildu eta ikuskatzea; hori guztia erakundeko estatutuek eta ekainaren 28ko 2/2018 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko Portu eta Itsas Garraioari buruzkoak, aurrez ikusitako funtzioekin bat etorriz.
Erabiltzaileak plataforma behar bezala erabiltzeko konpromisoa hartzen du. Horrez gain, ez da legez kanpoko jardueretan eta fede onaren nahiz legezko ordenamenduaren aurkakoetan arituko (adierazpen modura eta zehatza izan gabe). Arduradunaren, hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko eta logikoetan kalterik ez du sortuko, eta arestian aipatutako kalteak eragin ditzakeen birus informatiko edo edozein sistema fisiko ala logikorik sarean ez du sartu ala zabalduko. Halaber, ez dira ahaztuko hirugarrenen irudiak edo edukiak eskualdatu, hedatu, gorde, eskura jarri, hartu, lortu edo atzitzearen ondorioz, ohorea, intimitate pertsonala edo familiarena eta pertsonen irudia, jabetza-eskubideak nahiz hirugarrenari dagozkion bestelakoak urratu edo hausten dituztenak. Edukiak eskualdatu, hedatu, gorde, eskura jarri, hartu, lortu edo atzitzea dela bide, erabiltzaileak ez ditu lehia desleialaren egintzak eta legez kanpoko publizitatearen ingurukoak gauzatuko. Azkenik, edukiei ez die egiazkotasuna, zehaztasuna, doitasuna, bidezkotasuna eta/edo egunerokotasuna kenduko. Nolanahi ere, erabiltzaileak erakunde publikoa kalterik gabe utziko du edozein erreklamazio judizial edo judizioz kanpokoren aurrean.
Erabiltzailea da web atariaren bidez eskura jar ditzakeen edukien, iruzkinen eta fitxategien arduradun bakarra; horregatik, ez du argitaratu edo igoko fitxategirik (bideoa, audioa, testua, etab.), jabetza intelektual edo industrialaren eskubideak hirugarrenak baditu. Salbuespena izango da eskubideen legezko titularrak lizentzia ala baimen formala ematea, baina, xede horrez, plataforma honetan azaltzen diren erabilera-baldintzei erreparatu beharko zaie.
Ez dago baimenduta eta, beraz, ondorioak esklusiboki erabiltzailearenak izango dira webgunean legearen aurkako helburuetarako sartzea edo horietarako erabiltzea. Gauza bera gertatuko da erabilera-baldintza hauetan baimentzen ez direnei dagokienez, edukiaren egilearekin interes-gatazka sortuz gero.
Ondore guztietarako, erakunde publikoak eskubidea gordetzen du Segurtasun Indar eta Gorputzei zein agintaritza judizial eskudunei jakinarazi eta horiekin behar bezala lankidetzan jarduteko, indarreko legedia hautsi dela antzematen bada ala legez kanpoko edozein jardueraren susmoa badago.
Era berean, erakunde publikoak ez die inola ere erantzungo ondorengo hauei:
- Web atarian ipintzen diren edukietan birusa edo bestelako elementu kaltegarriak egoteari, nahiz eta gainerako erabiltzaileen informazio-sistemak kaltetu.
- Atariaren etenaldi, amaiera edo disfuntzioarengatik sor daitekeen edozein motako kalte-galerei.
- Atariaren eta/edo bere funtzionaltasunen atzipen-, eskuragarritasun-, osotasun- eta jarraipen-arazoei.
Euskadiko Kirol Portuak Puertos Deportivos de Euskadi erakunde publikoa da atariari buruzko jabetza industrial eta intelektualaren eskubide guztien titularra.Atarian azaltzen diren Euskadiko Kirol Portuak Puertos Deportivos de Euskadi (EKP) izena eta bestelako ikur bereizgarriak (logotipoak, grafikoak edo izendatzaileak) erakunde publikoaren jabetzakoak dira esklusiboki eta, ondorioz, debekatuta dago hirugarrenek erabiltzea, tokiko erakundearen berariazko baimenik ez badute.
Halaber, zerbitzu publikoak zabaltzeko ikus-entzunezkoen materialari buruz, erakunde publikoak ustiapen-eskubideak ditu. Bideoak eta argazkiak dira, eta interneteko atari honetan hirugarrenen esku jarrita daude. Horrenbestez, bakarrik erabil daitezke honako baldintza hauen arabera:
- Ezingo da berrerabili ikus-entzunezkoen materiala merkataritza-helburuekin.
- Ikus-entzunezkoen materiala berrerabili ahalko da beste bitarteko, kanal eta euskarri automatizatu eta ez-automatizatu batzuetan, egilea; agertuz gero, obraren sorrera-data eta iturria (Euskadiko Kirol Portuak) aipatuz gero.
- Ikus-entzunezkoen materiala erreproduzitu, kopiatu eta aske eraldatu daiteke, baina ezingo da informazioaren zentzua desnaturalizatu.
- Berrerabiltzen den informazioa pertsonen oinarrizko eskubideak babesteko prozesu tekniko edo antzekoak erabiliz bananduta azaltzen bada, debekatuta dago datuak lehengoratzea eta, horretarako, beste iturri batzuetatik lortutako datu berriak eranstea, pertsona fisikoak identifikatzeko.
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (Europar Parlamentu eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 EB Erregelamendua, datu pertsonalak tratatzeari eta datuen zirkulazio askeari dagokionez pertsona fisikoak babesten dituena, eta 95/46/EB Zuzentaraua indargabetzen duena) 13. artikuluan eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak, Datu Pertsonalak Babestu eta Eskubide Digitalak Bermatzen dituenak, 11. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskadiko Kirol Portuak Puertos Deportivos de Euskadi zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da https://www.euskadi.eus/web01-aprat/es/ac34aRatWebWar/control/arbol?locale=eu gardentasun-atarian argitaratutako tratamendu-jardueren arduraduna. Nolanahi ere, egitura ondorengo esteka hauetan kontsulta daiteke:
- Bideozaintza
- Giza baliabideen kudeaketa
- Gobernu irekia eta gardentasuna
- Gobernu-organoak
- Hautaketak prozesuak
- Kontaktuen kudeaketa webgunearen bidez
- Kontratazio kudeaketa
- Portuko azpiegiturak administratzea eta portu-zerbitzuak ematea
- Publizitate eta komunikazio instituzionala
Orokorrean, interneteko atari honen bitartez, Euskadi Kirol Portuak erakundeak herritarren datu pertsonalak lortu ahal izango ditu, bere eskumenak erabili eta garatzearen esparruan, nagusiki honako helburu hauekin: administrazio-emakidak eta -baimenak eman, aldatu eta suntsiaraztea; zaintza eta ikuskapena; atxikitako portuko azpiegiturak administratzea eta portuko zerbitzuak ematea; tributuak eta gainerako ondare-prestazio publikoak kudeatu, likidatu, bildu eta ikuskatzea; hori guztia erakundeko estatutuek eta ekainaren 28ko 2/2018 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko Portu eta Itsas Garraioari buruzkoak, aurrez ikusitako funtzioekin bat etorriz.
Uztailaren 11ko 34/2002 Legea, informazio-gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzkoa, ez da aplikagarria herri-administrazioentzat, ez baita informazio-gizartearen arloan zerbitzuen emailea legeak eranskinean definitutakoaren arabera.
Aurrekoari kalterik egin gabe, informazio-modura eta gardentasunerako, Euskadiko Kirol Portuak zuzenbide pribatuko erakunde publikoari dagokion interneten atariak kukiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu, eta nabigatzen denean informazioa gorde nahiz berreskuratzen dute.
Kukiak, webgunea dela bide, ekipoan deskarga daitezkeen fitxategiak dira,Tresna horiek funtsezko zeregina dute informazio-gizartearen hainbat zerbitzu emateko orduan.Besteak beste, webgune bati uzten diote erabiltzailearen edo bere ekipoaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa gordetzen eta berreskuratzen, eta, lortutako informazioa aintzat hartuta, erabiltzailea antzemateko eta emandako zerbitzuak hobetzeko erabil daitezke.
Kukiek “berezkoak” eta “hirugarrenenak” izateko aukera dute, kukiak kudeatzen dituen erakundearen arabera. Nabigatzailean irauten duten denborari erreparatuz, ordea, “saiokoak” edo “iraunkorrak” izan daitezke.Datuen helburua kontuan hartuta, kuki teknikoak, pertsonalizazio-kukiak, kuki analitikoak izan daitezke.Ez dira erabiltzen publizitate-kukiak, ezta portaeran oinarritutako publizitate-kukiak ere.
Interneteko atari hau kuki teknikoez, pertsonalizazio-kukiez eta analitikoez baliatzen da.Zehazki, erabiltzen dira saioa hasteko kuki teknikoak, erabilera-lehentasunaren inguruko pertsonalizazio-kukiak eta Google Analyticsen analitikoak. Izan ere, azkenekoa Googlek garatutako webguneen analisi-zerbitzua da, eta helburu du webguneetan nabigazioa aztertzea.Nabigatzailean zerbitzu honen 3 kuki antzeman daitezke, ondoren azaltzen den taulan zerrendatzen diren bezala, eta, horien bidez, aztertu eta zenbatzen da erabiltzaileen kopurua, estatistikoki atariaren erabilera neurtu eta aztertzeaz gain, zerbitzu hobea emateko:
Erabilitako kukiak:
Kukiak | Kukiaren helburua | Mota | Hornitzaile | Iraupena |
---|---|---|---|---|
PHPSESSID | Saioko datuak gordetzea | Teknikoa | Berezkoa | Saioa |
Hirugarrenen kukiak onetsi, erabili eta, bidezkoa bada, blokeatzeko orduan nabigatzailearen aukeretatik edo hirugarrenak berak emandako sistematik konfiguratu behar da.
Nabigatzailean kukiak konfiguratu eta blokeatzeari buruzko informazioa zabaltzeko, honako argibide hauek kontsulta ditzakezu (gomendatzen da ezabatu edo blokeatu nahi direnak berariaz hautatzea):
Indarreko araudia arduratuko da arautzeko erabiliko diren lege-arauak zehazteaz eta erakunde publikoaren nahiz web atariko erabiltzaileen artean harremanak ezagutu behar dituen eskumenaz.Hala eta guztiz ere, indarreko araudiak ez badu aurrez ikusten aldeek foru zehatzaren ardurapean egotea, erakunde publikoak eta erabiltzaileek, berariaz uko egingo diote beste foru bati, eta Gasteizko auzitegi eta epaitegiek esandakoa beteko dute.