Erabiltzaileen gunea

Elantxobeko portuaren kudeaketaren hasiera

Argitalpen-data: 

Elantxobe

EKPk, iragan gabonetatik, bere gain hartzen du Elantxobeko kirol-portuaren kudeaketa. Horrela, espazio berri bat gehitu da, ezarri ahal izateko denboran sendotuta dagoen kudeatzeko modu bat, zeinek ahalbidetu duen aisialdiko praktika nautikoa bultzatzeko eta udalerrian integratzeko bidean aurrera egitea.

Elantxobeko portuaren kudeaketaren garai berri bati hasiera emateko, oinarrizko mantentze-lanez gain (garabia konpontzea edo pantalaneko eremuak egokitzea, esaterako), EKPk lehiaketara atera du portuko ainguratze-guneak berritzea, hiru hilabeteko epean lanei ekin ahal izateko.


Elantxobeko portua kudeatzeko, EKPk erabiltzaileen eskura jarriko du Lekeitioko portuko EKPren kapitaintza, eta bertatik erantzungo zaie portuko beharrei. Era berean, aldian-aldian EKPko langileak Elantxobera joango dira portua kudeatzeko eta mantentzeko lanak egitera.

Laster, portu horri dagokion atal bat sartuko da webgunean, horri buruzko xehetasunekin.

Elantxobeko 2026 tarifak (PDF) (leiho berri batean irekitzen da)