Erabiltzaileen gunea
Zer da EKP

Zer da EKP

EKPren helburua Euskadiko portuak eta itsasoko kirol-instalazioak eta horiek dakartzaten zerbitzuak planifikatzea, kudeatzea, sustatzea eta ustiatzea da.

Euskadiko Kirol Portuak (EKP) zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikia, eta EAEko kirol-kai eta portu guztiak kudeatzea du helburu. EKPren ezaugarria da honako printzipio hauetan oinarritutako kudeaketa-sistema bat izatea: kalitate osoa, ingurumen-iraunkortasuna, laneko segurtasuna eta osasuna, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta erantzukizun soziala, aisialdiko nautika gizarteratzea helburu duena, bai eta portuen garapen sozial eta ekonomikoa laguntzea ere.

Molla-Hondarribia, Hondarribia, Donostia, Orio, Getaria, Deba, Mutriku, Lekeitio, Mundaka, Bermeo, Armintza eta Plentziako portuek eta kirol-dartsenek, guztira, ia 4.000 amarraleku dituzte, 6 eta 16 metro bitarteko esloradun ontzientzat, eta 28.000 m3-ko azalera, gutxi gorabehera, ontziak konpontzeko eta negualdia igarotzeko.

Euskadiko Kirol portua

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikitako erakunde publikoa.

Hondarribia, Donostia, Orio, Getaria, Deba, Mutriko, Lekeitio, Mundaka, Bermeo, Armintza eta Plentzia.

EKPk honako kirol portu hauek kudeatzen ditu: de Molla-Hondarribia, Hondarribia, Donostia, Orio, Getaria, Deba, Mutriku, Lekeitio, Mundaka, Bermeo, Armintza eta Plentzia.

  • Kudeaketaren bikaintasuna

    EKPk kudeaketaren bikaintasuna nabarmendu nahi du. Honako irizpide hauetan oinarritutako kudeaketa-sistema integral batekin: ingurumen-iraunkortasuna, etengabeko hobekuntza, laneko segurtasuna eta osasuna, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta gizarte-erantzukizuna.

  • % 100eko okupazioa

    Gaur egun, EKPk kudeatutako portu guztiak beteta daude.

  • Jarduera gardena

    Kudeaketaren ezaugarri nagusiak hauek dira: jarduera gardena, etengabeko arreta eta arreta pertsonalizatua.

Erantzukizun soziala kirol-portuek eskaintzen dituzten aukerak herritar guztiei eskaintzera bideratuta dago. Ildo horretatik, esan behar da EKPrentzat oso garrantzitsua dela gure portu guztiak irisgarriak izatea pertsona guztientzat, eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bermatzeko lan egiten dugula.

EKPk berak kudeatzen dituen portuetan itsas eta kirol-jarduerak antolatzen laguntzen du. Eta laguntza hori ez da ekonomikoa soilik izaten; langileak eta instalazioak dohainik uzten ditu baita ere.

EKPk Eusko Jaurlaritzaren politika turistikoetan parte hartzearen aldeko apustua egin du, eta harreman estuagoak izan nahi ditu toki erakundeekin eta mugaz gaindikoekin, gure portuek itsas eta kirol-turismoa iristeko ate gisa duten potentziala sustatze aldera. Kirol-portuak gure herrialdera sartzeko ate gisa. Kontuan hartu behar da gure portuetan iragaiteko ontzien 2.500 eskalatik gora egiten direla, eta 4.000 ostatu-gau baino gehiago. Hortaz, 10.000 pertsonatik gora sartzen dira gure herrialdera gure kirol-portuetatik. Gainera, egoera horrek goranzko joera duela ikusten da. Frantziako, Ingalaterrako eta Iparraldeko Europako ontziak gure portuetan lehorreratzen dira haien bidaietan.

Euskal Herriko Itsas Foroa

Euskal Herriko Itsas Foroa 1993an irabazi-asmorik gabe sortutako erakunde bat da eta 1999tik Eusko Jaurlaritzak Kluster gisa onartu du. Euskal Herriko Itsas Foroa enpresek, elkarteek eta erakundeek osatzen dute eta bere zeregina euskal itsas sektoreko enpresen ordezkaritza, defentsa, sendotzea, sustapena eta lehiakortasunaren hobekuntza dira.

APPA

APPA

2008. urtetik APPA (Atlantikoko Itsas eta Kirol Portuen Elkartea) elkarteko kideak gara, harremanak ezartzeko eta gure bezeroentzako zerbitzu-politikak garatzeko elkarrekin.

Passeport Escales

Passeport Escales

Passseport Escale nabigatzileaen GIDA da. Britainia Haundiko ekialdeko kostaldetik Italiara bitartean, Frantzia eta Espainiar kostaldeak zeharkatuz, bisitariak hartzeko prest dauden ia ehun portu biltzen ditu. Passeport en printzipioa erraza da: zeharkaldia egitera atera baino lehen abisatzen badiguzu, geldialdia egiten duzun portuetan gaua igarotzea oparituko zaizu.

North-marinas

North Marinas

Euskadi, Cantabria, Asturias eta Galiziako kirol portuen sare bat da; NAVEGA EL CAMINO-SAIL THE WAY ekimena ahalbidetu eta bultzatzen duena.