Erabiltzaileen gunea

Lekeitioko portua itxita egongo da irailaren 5ean, Antzar Eguna dela eta

Argitalpen-data: 

Irailaren 5ean, Lekeitioko portua itxita egongo da egun osoan, Antzar Eguna ospatuko dela eta. Ondorioz, itsasontziek debekatuta izango dute portura sartzea, bertatik irtetea edo nabigatzea.

Aurreko astean erabiltzaileei bidalitako oharrean adierazi bezala, beharrezkoa da kai mota batzuetan amarrak askatzea eta, ahal den neurrian, ontziak portutik ateratzea, espazio-murrizketak eta jaialdiaren ezaugarriak direla medio.

Era berean, aste osoan eta irailaren 10era arte mugatuta egongo da portuko mugikortasuna, eta ez da ez transitoko ontzirik hartuko ez eta garabi-zerbitzurik egongo. Behin ospakizunak amaituta, ontziek beren amarratze-lekuetara itzuli beharko dute, ezarritako ordena errespetatuz, gorabeherarik izan ez dadin.

Euskadiko Kirol Portuak erabiltzaileei informazioa ematen jarraituko du eta portuko langileekin harremanetan jartzera animatzen ditu, zalantzak argitzeko edo koordinazio-beharrak kudeatzeko.