Erabiltzaileen gunea

Gipuzkoako portuetako erabiltzaileei. IZEN-EMATEAREN ITXIERA. Kirol-ontziak amarratzeko agindua berrikusteko entzute prozesua

Argitalpen-data: 

Gasteiz, 2025eko, irailaren 26a. Jakingo duzunez, Euskadiko Kirol Portuak erakundeak portuetako erabiltzaile direnen eta izan nahi dutenen errealitate, iritzi eta ekarpenak entzun, agindua berrikusi eta elkarrekin forma emateko ENTZUTE-PROZESU bat jarri du martxan. 

Mezu honen bitartez jakinarazi nahi dizugu datorren astelehenean, irailak 29 (goizeko 10:00etan), itxiko dela Orion urriaren 4ean egingo den lehen Entzute-saioan parte hartzeko izena emateko epea.
Orain arte, 150 parte-hartze eskaera baino gehiago jaso dira lehen saio honetarako (aurreikusitako gehienezko edukiera 50 pertsonakoa delarik). Parte hartzeko eskaera handi hau ikusirik, eta nahi duten guztiak entzunak direla bermatzeko, hurrengo datetarako saio gehigarriak antolatzea erabaki da. 

Behin izena emateko epea itxi ondoren, urriaren 4ean Orion egingo den saioan parte hartzera gonbidatuta dauden 50 pertsonak posta elektronikoz kontaktatuko dira (pertsona horiek aukeratzeko, parte hartzeko eskabidearen harrera-ordena errespetatuko da). Saio gehigarrietan parte hartzera gonbidatutako gainerako pertsonei aurrerago jakinaraziko zaie.

Besterik gabe, eskerrik asko aldez aurretik, ondo izan!