Iragarki hau argitaratzen da, idazpuruan aipatutako ebazpenaren bigarren ebazpen-zatian aurreikusitakoa betez, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoarekin.
Horretarako, interesdunei jakinarazten zaie ebazpenaren testu osoa eta eranskina eskuragai daudela Lekeitioko Euskadiko Kirol Portuak erakundearen bulegoetan (Txatxo Kaia z/g) eta Euskadiko Kirol Portuak erakundearen webgunean: www.ekpsa.eus
Hori argitara ematen da eraginpean egon daitezkeen interesdunek horren berri izan dezaten. Era berean, hilabeteko epea ematen da, jakinarazpen pertsonala egin eta iragarkia EHAAn eta portuko iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritziz gero, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren aurrean. Horretarako, PACAPen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazten diren legezko edozein bide erabili ahal izango dira.