Iragarki hau argitaratzen da, idazpuruan aipatutako ebazpenaren bigarren ebazpen-zatian aurreikusitakoa betez, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoarekin.
Horretarako, interesdunei jakinarazten zaie ebazpenaren testu osoa eta eranskina eskuragai daudela Lekeitioko Euskadiko Kirol Portuak erakundearen bulegoetan (Txatxo Kaia z/g) eta Euskadiko Kirol Portuak erakundearen webgunean: www.ekpsa.eus
Hori argitara ematen da eraginpean egon daitezkeen interesdunek horren berri izan dezaten, eskubide edo interes legitimoak baitituzte, eta interesdun horiei jakinarazpena egiteko balio behar du, egoki baderitzote espediente horretan pertsonatu ahal izateko, alegazioak egin ahal izateko edo/eta egoki iritzitako dokumentuak aurkeztu ahal izateko. Horretarako, info@ekpsa.eus helbide elektronikoa erabili ahal izango dute, edo bestela, APAPEren urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan horretarako adierazitako legezko bideetako edozein.
Iragarki honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta, ordutik aurrera, interesdunek hamabost egun balioduneko epea izango dute hori guztia egin ahal izateko.